Xedea
– Zirkulazioaren gaineko Zergari dagokion zatia itzultzeko eskabidea behin betiko baja emateagatik.
Nork egin dezake izapidea?
– Ibilgailu bati behin betiko baja eman dion edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Baldintzak
– Urteko zerga ordainduta izatea.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
– Dagokion zatia itzultzeko eskatzeko eskabide orokor sinatua. Itzulketa egiteko kontu-zenbakia eman behar da.– Ibilgailuaren suntsipen-ziurtagiria bere bizitza baliagarriaren amaieran, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emanda (ibilgailua desegiteko entregatu den enpresak ematen du) edo ibilgailuaren baja-eskaera Probintziako Trafiko Buruzagitzak sinatuta.
Nola eta noiz ebazten da?– Zergaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da.– Dagokion zenbatekoa eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilean itzuliko da.