Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BERA
Egoitza Elektronikoa
BERA

Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

aren armarria BERA
Egoitza Elektronikoa > Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Helburua

– Ofizioz edo partikular batek (pertsona fisikoa zein juridikoa) Udal honi erreklamatzeko hasitako espedienteak dira, Udalaren jardueraren ondorioz pertsona eta/edo ondasun pribatuei eragindako kalte-galerengatik.

Nork egin dezake izapidea

– Kaltetutako pertsona fisiko edo juridiko orok.

Betebeharrak

– Kaltetu zuzena edo haren legezko ordezkaria izatea.
– Kalte-galerak eragin dituen gertakaritik edo haren ondorioak zehazteko unean urtebete baino gehiago igaro ez izana.

Nola egin daiteke izapidea / Aurkeztu beharreko dokumentazioa

– Sinatutako instantzia orokorra.
– Jakinarazpenak jasotzeko helbidea.
– Telefono-zenbakiak.
– Posta elektronikoko helbidea.
– Gertaera kaltegarriaren eta haren ondorioen dokumentu arrazoitua.
– Gertakariak eta ondorioak justifikatzen dituzten agiriak (frogatu beharraren karga), non honako datuak jasoko diren:
– Kalteak non eta noiz gertatu ziren zehazki, bidearen puntu zehatza adieraziz.
– Egokitzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioa, bereziki ezbeharra gertatu den lekuan galtzadaren egoera zein den islatzen duten argazkiak eta aurkez ditzakeen lekukoak.
– Froga-proposamena, hala badagokio, erabili nahi diren bitartekoak zehaztuta.
– Jasandako lesioen eta/edo kalteen zehaztapena.
– Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, hala badagokio, fakturak edo peritu-txostenak aurkeztuta.

Nola eta noiz ebazten da

– Espedientea ebazteko epea 6 hilabetekoa da, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita, eta administrazioaren isiltasuna NEGATIBOTZAT hartuko da.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BERA - P3125000D
Herriko Etxeko plaza, 1 -31780 Bera (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen