Berako Udala Egoitza elektronikoa

06:38 h. 2017ko martxoaren 27an

Ir a inicio

Erabilerreztasuna

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 4. artikuluaren c letran -herritarrek Zerbitzu Publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzkoa da Legea- honako hau xedatzen da: "Herritarrek informazioa eta zerbitzuak bitarteko elektronikoz iritsi ahal izateko printzipioa, indarrean dagoen legeriak xedatutakoaren arabera.

Horretarako erabiltzen diren sistemek bide eman behar dute informazioa eta zerbitzuak modu seguruan eta ulergarrian eskuratzeko. Bereziki bermatu behar dute guztiek izan dezatela informazio eta zerbitzu horietara iristeko modua, eta euskarri tekniko, kanal eta ingurune guztietarako diseinatuta egon daitezela; hain zuzen ere, pertsona guztiek izan dezaten beren eskubideak berdintasunez baliatzeko modua, eta, bereziki kontuan hartuko dira iristeko oztopoak dituzten pertsona-taldeen berezitasunak, behar diren baldintza tekniko guztiak ezarriz".

Horretarako, Berako Udalean egunetik egunera ari gara lanean herritarrengandik hurbilago egoteko.

Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu desberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den hizkuntza edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Webguneko edukian sartzea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere izan ditzakegu -ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako-.

Diseinu tradizionaleko webgune batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazio ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.

Zer da web erabilerraz bat?

Web bat erabilerraza izanen bada, edozein pertsonak erabili ahal izanen du, bere urritasun fisiko edo ezagutzakoak nahiz ingurunetik etorritakoak gorabehera.

Nolakoa da web erabilerraz bat?

Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso bestelako tresnek funtzionatu ahal dute: ahots-sintetizadoreak, esate baterako, web baten edukia "ozenki irakurtzen" dutenak.

Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak ezabatzen dira.

Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzun ahal izanen du ikusi ezin duen deskribapen bat.

Bere egitura argia, erraza eta intuizio bidezkoa izateaz gainera, nabigatzeko laguntzak ematen ditu. Ondorioz, ingurunea ezagutzen ez dutelako edo kultur, hezkuntza edo ulermen arazoak dituztelako webguneak eskaintzen duen informazioan mugitzeko zailtasunak dituztenei laguntzen die.

Bateragarritasuna estandarrekin


Webgunea "Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak" (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu da berriz, bai eta programatu ere. W3C kontsortzioak hartzen du hori barne, interneten erabilera arautu eta hobetzeko ardura duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte webgune erabilerrazak sortzeko.
Gure webgunean W3C-ren ondoko estandarrei jarraitzen diegu.

  1. XHTML
  2. CSS
  3. WAI-AA

Diseinu erabilerraza

Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu: 

  • Maketazioa estilo orrietan oinarriturik dago, ez tauletan. Horri esker, erabiltzaileak webgunearen itxura, kontrastea eta tamaina bere beharretara egoki ditzake, estilo orri pertsonalak baditu. 
  • Elementuen artean kontraste nahikoa mantendu nahi izan da; horretarako, webgunearen hainbat kolore konbinazio aldatu dira.
  • Letra tipoaren tamainak eta beste elementu batzuek neurri erlatiboak dituzte, nabigatzailearen aukeretatik beren tamaina handitu edo txikitu ahal izateko. 
  • Diseinu semantikoa erabili da. Hau da, orri guztien egitura logikoa HTML kodea erabiliz definitu da, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak eta abar erabiliz. Era horretan, orriak begien bidez naiz ahots sintetizadore baten irakurketa bidez uler daitezke; bai CSS estilo orriekin, baita horiek gabe ere. Diseinu mota horri esker, web orria behar bezala agertzen da nabigatzaile eta sistema eragile desberdinetan. 
  • Testua ez diren elementuek testuzko deskribapena dute, ahots sintetizadoreaz baliatuz "irakur" daitekeena.
  • Nabigatzeko hainbat laguntza daude, ogi apurrak eta sarbide azkarreko teklak, besteak beste.
  • SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da funtzio hori hartu edo erabili ezin duten nabigatzaileentzat.

Web orria ikusteko tamaina handitzea

Gorago aipatu dugun bezala, webgunearen maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:

Internet Explorer:

  • Handitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila aurrerantz mugitu.
  • Txikitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila atzerantz mugitu.

Netscape - Mozilla:

  • ctrl eta '+' teklak batera sakatu handitzeko.
  • ctrl eta '-' teklak batera sakatu txikitzeko.

Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.

Zure laguntzari esker hobetzen ari gara

Lanean jarraitzen dugu gure webgunean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten dokumentuak (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako.
Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo antzematen baduzu, edo webgune honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gaude gure Iradokizun postontzia.

   Babeslea Plan E 2010 Garatzailea Animsa