Berako Udala Egoitza elektronikoa

00:27 h. 2017ko urriaren 18an

Ir a inicio

Legezko oharra

INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko –uztailaren 11koa– 10. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaio erabiltzaileari honako entitate hau dela webgunearen jabea:

  • Izen soziala: Berako Udala
  • Helbidea: Herriko Etxea Plaza 1, 31780 Bera (Nafarroa)
  • Telefonoa: 948 63 00 05
  • Helbide elektronikoa: bera@bera.eus

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren (PDF, 436,20 KB gutxi gorabehera) 3.2 artikuluak ezartzen du -herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko 11/2007 Legea (PDF, 532,58 KB gutxi gorabehera), ekainaren 22koa, hein batean garatzen zuen horrek-, egoitza elektronikoa sortu duen erakunde publikoaren titularraren ebazpenak identifikatu beharko duela bere titularra, kudeaketaz arduratzen d(ir)en organo edo organoak, bai eta horretan herritarren esku jartzen diren zerbitzuak ere.

Alkatetzaren Ebazpenaren bidez betebehar hori betetze aldera, ezartzen da https://sedeelectronica.berakoudala.net egoitza elektronikoaren titulartasuna Berako Udalari dagokiola. Berako Udala edo horretarako noizbait ezarriko den organoa arduratuko da kudeaketaz, edukiez eta herritarren esku jarritako zerbitzuez.

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10.2 artikuluarekin bat -herritarrek Zerbitzu Publikoetan sartzeko duten sarbide elektronikoari buruzkoa da hori-, "Egoitza elektroniko bat ezarriz gero, titularraren erantzukizuna izango da haren bidez irits daitezkeen zerbitzuak eta informazioa osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen". Errege Dekretuaren 7.1 artikuluak -horren bidez Lege hori garatzen da hein batean- ezartzen du "beste organo edo administrazio publikoaren ardura den esteka edo lotura duen egoitza elektronikoaren titularra ez da arduraduna izanen azken horren osotasun, egiatasun edo eguneratzeari dagokienez".

Jabetza intelektuala eta industriala

Bai egoitza elektroniko honen diseinua, bai iturburu kodeak eta bertan ageri diren logoak, markak eta gainerako ezaugarri zeinuak Berako Udalarenak dira edo entitate laguntzaileenak eta babestuta daude jabetza intelektual eta industrialari dagokienez. Halaber, Berako Udalaren zerbitzarian dauden irudiak eta halakoak ere babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen bitartez.

Berako Udalak espresuki baimena eman ezean, erabat debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, aldatzea edo antzeko beste ezer egitea. Egoitza horretako edozein eduki erabiltzeko baimena, erabiltzaileari emanez gero, soilik da erabiltzaileak eduki hori behera kargatzeko eta modu pribatuan erabiltzeko, betiere eduki horiek oso-osorik mantenduta.

Berako Udalak beste inoren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideekiko begirunea adierazten du, hartara, uste baduzu webgune honek inoren eskubideak urratzen dituela joz gero, arren eskatzen dugu Berako Udalarekin harremanetan jartzeko egoitzan iradokizunak egiteko dagoen postontziaren bitartez.

Hizkuntza koofizialen erabilera Berako Udalaren Egoitza Elektronikoan

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen -herritarrek Zerbitzu Publikoetan sartzeko duten sarbide elektronikoari buruzkoa da hori- seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du "Herritarrek bitarteko elektronikoen bidez herri-administrazioekin dituzten harremanetan bermatu egingo da Estutako hizkuntza ofizialen erabilera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean eta kasuan-kasuan aplikatzekoa den araudian ezarritako eran (PDF, 1,34 MB, gutxi gorabehera). Ondorio horietarako, hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeen gaineko eskumena duten titularren ardurapeko egoitza elektronikoetan aukera izango da eduki eta zerbitzuetarako sarbidea dagozkion hizkuntza ofizialetan izatea. Prozeduren kudeaketa elektronikoan erabilitako sistema eta aplikazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, 36. artikuluan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz xedatutakora egokituko dira".

Egoitza honetako edozein lekutan hizkuntza koofizialak erabiltzeak ez dakar berekin bertan integratutako prozedura guztietan onartu behar izatea, eta kasu bakoitzean dagokion prozedura-araudia aplikatuko da.

Linkak edo Hiperestekak

Bere webgunearen eta egoitza elektroniko honen arteko hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek ondorengo hau guztia hartu beharko dute kontuan:

  1. Hiperesteka ezartzeak ez dakar berekin inolaz ere Berako Udalaren eta esteka ageri den webgunearen jabearen arteko harremanak egotea, ezta Berako Udalak horren edukiak edo zerbitzuak onartzea edo onestea ere. Hartara, ez da adieraziko, ezta ulertaraziko ere, Berako Udalak espresuki baimendu duenik hiperesteka hori, ezta hiperesteka ageri den webgunean erabilgarri dauden edo eskaintzen diren zerbitzuak gainbegiratu edo bere egiten dituenik ere.
  2. Berako Udalak ez du inongo erantzukizunik hartzen eta ez du bermatzen hiperestekak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzenketa edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere gain hartzen du erantzukizun guztia hiperestekaren webgunera sartzearen ondorioz erator daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen inguruan.
  3. Hiperesteka ageri den webguneak ez du izanen Berako Udalaren inolako marka, izendapen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu adierazgarririk; salbuespen bakarra dira hiperestekaren beraren zati direnak.
  4. Hiperesteka ageri den webguneak ez du honelako informaziorik izango: legez kanpoko edukiak, moralaren eta normalean onartutako ohitura zuzenen aurkakoak, ordena publikoaren aurkakoak, ezta beste inoren eskubideen aurkako edukiak ere.

Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Legezko Ohar hau osatzen duten edukiak interpretatzean gatazka edo liskarrik sortuz gero, edo egoitza honen zerbitzuei lotutako edozein arrazoirengatik halakorik sortuz gero, Espainiako legea da aplikatu beharrekoa.

Egoitza bisitatzearen ondorioz edo horretan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen liskarrak konpontzeko, Berako Udalak eta egoitzaren erabiltzailea den pertsonak azken horren helbidearen epaian eta epaitegien mende jartzea hitzartzen dute, betiere helbide hori Espainiako lurraldean egonez gero.

   Babeslea Plan E 2010 Garatzailea Animsa