Berako Udala Egoitza elektronikoa

11:28 h. 2017ko abuztuaren 17an

Ir a inicio
CASTELLANO | EUSKERA

Laguntza

1.- NABIGATZEKO LAGUNTZA

Berako Udaleko egoitza elektronikoak bere edukiak eta nabigazio sistema antolatu ditu, erabilgarritasunaren eta irisgarritasunaren gomendioak kontuan harturik.

Egoitza elektronikora sartzeko aukera dute herritar guzti-guztiek, hala ere, ziurtagiri elektroniko balioduna behar da eremu batzuetara sartzeko.

Egoitzaren aukerak (Tamaina 48Kb).

2.- OHIKO GALDERAK

  1. Zer da egoitza elektronikoa?
  2. Norentzat egin da?
  3. Zer egiten ahal da egoitza elektronikoan?
  4. Egoitzan eta aurrez aurre egindako kudeaketek balio berbera dute?
  5. Segurua da egoitzako zerbitzuak erabiltzea?
  6. Noiz erabiltzen ahal dut egoitza elektronikoa?
  7. Zer da sinadura elektronikoa?
  8. Zer da ziurtagiri elektronikoa?
  9. Zer ziurtagiri elektroniko mota izaten ahal dut?
  10. Ziurtagiri batzuk erabiltzen ahal ditut?

1. ZER DA EGOITZA ELEKTRONIKOA?

Egoitza elektronikoa edo herritarraren ataria herritarrak eskura duen tresna erabilgarria da, informaziora eta zerbitzu guztietara on line sartzeko egina. Informazio eta zerbitzu eguneratuak ditu, eta, ahal den guztietan, modu pertsonalizatuan ematen da. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: Izapideak hasi, espedienteak zertan diren begiratu, sarrera erregistroa, behera kargatzeak, laguntza zerbitzua, kartografia zerbitzuak, etab.

2. NORENTZAT EGIN DA?

Internet bidez informazioa eskuratu edo udaleko edozein kudeaketa edo izapide egin behar duten herritar guztientzat.

3. ZER EGITEN AHAL DA EGOITZA ELEKTRONIKOAN?

Udal kudeaketen eta izapideen katalogoa begiratzen ahal da, baita herritarrek on line aiseago egiten ahal dituzten beste zerbitzu eta izapide batzuk ere.

4. EGOITZAN ETA AURREZ AURRE EGINDAKO KUDEAKETEK BALIO BERBERA DUTE?

Bai, balio berbera dute.

5. SEGURUA DA EGOITZAKO ZERBITZUAK ERABILTZEA?

Informazio guztia zifraturik ibiltzen da, eta ziurtagiri elektronikoek bi alderdien identitatea bermatzen dute. Interneten bidez bidaltzen dituzun datu pertsonalak zifraturik daude, eta, gure sistemetan gorde ondoren, horiek babesteko behar diren baliabideak erabiltzen ditugu, betiere Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoari eta horren garapen araudiari jarraikiz.

6. NOIZ ERABILTZEN AHAL DUT EGOITZA ELEKTRONIKOA?

Hara sartzeko eta izapideak egiteko aukera izanen duzu egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, nahi duzun tokitatik.

7. ZER DA SINADURA ELEKTRONIKOA?

Sinadura elektronikoa edo digitala da pertsona bat identifikatzeko erabiltzen diren datu elektronikoen multzoa. Modu telematikoan bidaltzen den dokumentuari erantsirik egoten dira, eskuz egiten den ohiko sinadura bezala. Horrela, mezuaren hartzaileak erabateko ziurtasunez jakinen du, alde batetik, nor den igorlea, eta, bestetik, mezua ez duela inork aldatu.

8. ZER DA ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOA?

Ziurtagiri elektronikoa dokumentu digitala da, eta, horren bidez, konfiantzazko beste inork modu elektronikoan egiaztatzen du pertsona fisikoaren, juridikoaren edo beste entitate baten identitatea.

9. ZER ZIURTAGIRI ELEKTRONIKO MOTA IZATEN AHAL DUT? 

Euskarriaren arabera, bi ziurtagiri mota izaten ahal dituzu:

  • Software-ziurtagiria: Software-fitxategia da, eta instalatzen den ordenagailu edo zerbitzari bera da horren euskarri fisikoa. Horren adibideetariko bat da CERES proiektuaren esparruan FNMTk jaulkitzen dituen pertsona fisikoaren ziurtagiriak.
  • Txartel-ziurtagiria: kasu horretan, ziurtagiri elektronikoa txartel kriptografiko batean dago. NAN elektronikoa, esaterako.

10. ZIURTAGIRI BATZUK ERABILTZEN AHAL DITUT?

Ziurtagiri bat baino gehiago izaten ahal duzu ordenagailuan, eta hura erabiltzean galdetuko dizute horietariko zein erabili nahi duzun.

Egoitza elektronikora sartzeko segurtasun alerta

Gure entitatearen egoitza elektronikora sartzean segurtasun alerta bat agertzen bazaigu, jakin behar dugu leiho horrek agertzen digula nabigatzaileetan leku seguru batera sartzen saiatzen ari garela. Horregatik, hain zuzen, hara sartu ahal izateko jarduera eta onespena eskatzen dizkigu.

Teknologia eta Egiaztatze Agentziak ematen ditu erabiltzen diren ziurtagiriak; era berean, Administrazio Publiko gehienek ontzat hartzen dituzten ziurtagiri elektronikoak eskaintzen ditu horrek.

Webgune seguru batekin konektatzean, ostatu ematen dion zerbitzariak “ziurtagiria" eskaintzen dio zure nabigatzaileari, bere identitatea egiaztatzeko. Identitateari buruzko informazioa du ziurtagiriak, webgunearen helbidea, esaterako, zure ekipamenduaren konfiantzazkoa den hirugarren batek egiaztatzen duena (kasu horretan Teknologia eta Egiaztatze Agentziak). Ziurtagiriaren helbidea eta webgunearen helbidea bat datozela frogatu ondoren, behar den webgunearekiko komunikazio segurua egiaztatzen ahal da eta, ez, ordea, beste batekin egindakoa (zure sareari eraso nahi dion norbait, esaterako).

Teknologia eta Egiaztatze Agentziaren erro-ziurtagiriak ordenagailuan instalaturik ez baditugu, segurtasun alerta aterako zaigu gunera sartzen garen guztietan. Hala ere, erro-ziurtagiri horiek instalatzeko, ondoko helbidera jotzen ahal dugu:
http://www.accv.es/administracion-publica/ayuda/descargar-certificados-digitales

   Babeslea Plan E 2010 Garatzailea Animsa