Berako Udala Egoitza elektronikoa

17:42 h. 2017ko ekainaren 29an

Ir a inicio
CASTELLANO | EUSKERA

Berako Udalaren erregistro elektronikoa

Berako Udalak, bere zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko xedez, tresna hau prestatu du herritar guztiek erabil dezaten; horri esker, udalean sarrera erregistroak egiten ahal dira.

Tramitea egiteko behar diren baldintzak:

  • · Identifikazioa: Herritarra ziurtagiri digital ezagun eta baliozko baten bidez identifikatu beharko da. Zure ziurtagiri digitala kanpo-euskarri batean badago (NAN elektronikoa, USB memoria), sartu irakurgailuan.
  • · Eskari Orokorra: Erregistroan sartu behar duzu, behar bezala beteta, "InstanciaGeneral_EU.pdf" dokumentua; webgune honetatik edo erregistro aplikaziotik bertatik deskargatu ahal izanen duzu hori.
  • · Dokumentazio erantsia: Beharrezkoa bada, Eskari Orokorrari dokumentazio guztia erantsi beharko diozu, elektronikoki sinatuta.
  • · Sinadura elektronikoa: Eskari Orokorra behin sinatuta, eta behar den dokumentazioa erantsita, zure ziurtagiriarekin sinatu beharko dituzu, Eskari Orokorra sinatzeko botoia sakatuta.

Eskari Orokorra deskargatu PDF dokumentua. leiho berrian irekiko da.

Eskaria aurkezteko jarraibideak:

  • · Bete ezazu Eskari Orokorraren galdetegia Adobe Acrobat Reader 9 edo berriagoa erabiliz, eta egin ezazu klik informazioa osatzeko behar diren dokumentuak eransteko botoiaren gainean.
  • · Artxiboren bat erantsi behar baduzu eskariaren barnean, egin klik “Ikusi / ezkutatu artxibo erantsien panela”. Panel horretan, egin klik botoian, bila itzazu artxiboak eta onartu eskariari eransteko.
  • · Azkenik, eskaria digitalki sinatu behar da "Sinatu eta gorde Erregistro Elektronikora bidaltzeko” botoian klik eginez; beheko aldean aurkituko duzu hori. Gorde sinatutako kopia disko gogorrean.
  • · Erregistroaren orrian, egin klik "Aztertu" botoian, bila ezazu zure disko gogorrean gordetako eskaria eta “Bidali” botoia sakatu.
  • · Jarraian, jaso izanaren adierazpena deskargatzeko botoi bat erakutsiko da. PDF formatuan deskargatuko da, eta honako datu hauek izango ditu: erregistro data, sarrerari dagokion erregistro zenbakia, eta aurkezpenaren data, epeak zenbatzeari begira.

Honako dokumentu mota hauek onartzen dira eskariari eransteko:

  • · PDF: Dokumentu eramangarriko formatu irekia. Dokumentuek blokeatu eta babestu gabe egon beharko dute.
  • · TXT: Testu lauko formatu irekia.
  • · JPEG: Irudiko formatu irekia.
  • · PNG: Irudiko formatu irekia.

KONTSULTATU ERREGISTRO ELEKTRONIKOAN HASI ERREGISTRO ELEKTRONIKOAN

Zure arakatzailea Internet Explorer 10 bada, nabigatzailearen helbide barraren eskuinean dagoen “vista de compatibilidad” botoian sakatu.
   Babeslea Plan E 2010 Garatzailea Animsa