Berako Udala Egoitza elektronikoa

10:10 h. 2017ko azaroaren 20an

Ir a inicio

Egoitzaren ziurtagiriaren balidazioa

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.1 d) artikuluak ezartzen duenarekin bat -herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko 11/2007 Legea, ekainaren 22koa (Tamaina 436Kb), hein batean garatzen zuen horrek-, egoitza elektroniko guztiek egoitzaren ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat izanen du, eta erabilgarri egonen da, modu zuzen eta doako batean.

Horretarako, VALIDE plataformarako sarbidea eskaintzen da, eta horren bidez Egoitza Elektroniko honen ziurtagiriaren baliotasuna egiaztatzeko aukera izanen duzu, modu zuzen eta doakoan.

Egoitzako ziurtagiriek ziurtatzen dute herritarrekiko harremanak bide seguru batez eta bulego publiko aitortu batez egiten direla, eta, hartara, beste inor asmo txarrez tartean sartzea galarazten da.

Egoitza elektronikora sartzeko segurtasun alerta

Gure entitatearen egoitza elektronikora sartzean segurtasun alerta bat agertzen bazaigu, jakin behar dugu leiho horrek agertzen digula nabigatzaileetan leku seguru batera sartzen saiatzen ari garela. Horregatik, hain zuzen, hara sartu ahal izateko jarduera eta onespena eskatzen dizkigu.

Teknologia eta Egiaztatze Agentziak ematen ditu erabiltzen diren ziurtagiriak; era berean, Administrazio Publiko gehienek ontzat hartzen dituzten ziurtagiri elektronikoak eskaintzen ditu horrek.

Webgune seguru batekin konektatzean, ostatu ematen dion zerbitzariak “ziurtagiria" eskaintzen dio zure nabigatzaileari, bere identitatea egiaztatzeko. Identitateari buruzko informazioa du ziurtagiriak, webgunearen helbidea, esaterako, zure ekipamenduaren konfiantzazkoa den hirugarren batek egiaztatzen duena (kasu horretan Teknologia eta Egiaztatze Agentziak). Ziurtagiriaren helbidea eta webgunearen helbidea bat datozela frogatu ondoren, behar den webgunearekiko komunikazio segurua egiaztatzen ahal da eta, ez, ordea, beste batekin egindakoa (zure sareari eraso nahi dion norbait, esaterako).

Teknologia eta Egiaztatze Agentziaren erro-ziurtagiriak ordenagailuan instalaturik ez baditugu, segurtasun alerta aterako zaigu gunera sartzen garen guztietan. Hala ere, erro-ziurtagiri horiek instalatzeko, ondoko helbidera jotzen ahal dugu:
http://www.accv.es/administracion-publica/ayuda/descargar-certificados-digitales

   Babeslea Plan E 2010 Garatzailea Animsa